Nontzeberri

Euskara-teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa Labayrun

Irailean, Labayru Fundazioak euskara-teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako den EusTET ikastaroa emango du. Matrikula uztailaren 30era arte egin ahal da.

Gaur egun euskara da gure erreminta, geure hizkuntza zabaltzeko eta indartzeko beharrezkoak dira euskara planak, eta bestelako baliabideak, eta jakituriak. Hori guztia, Labauryk eskaini nahi ditu ikastaroa horretan: “Gure gizartean, lan handia dago euskararen normalizazio arloan, alde batetik, herritarren artean euskararen ezagutza eta euskaraz bizitzeko eskaera gorantz doalako eta, bestetik, enpresa zein entitateak sentsibilizatuago daudelako zerbitzua euskaraz emateko abantailez. EusTET ikastaroan euskara-teknikari zein trebatzaile lanetan ibiltzeko oinarrizko prestakuntza jasoko du interesdunak: Zer lege dago euskarari lotuta? Zer da euskara plan bat? Zer diru-laguntza dago euskara sustatzeko? Eta euskararen ziurtagiriak zeintzuk dira eta zelan eskura daitezke? Zer desberdintasun dago euskara-irakasle eta trebatzaile baten artean? Zelan antolatu trebakuntza erakunde batean? Zer baliabide dago trebakuntzarako?”

Euskalgintzan eta hizkuntza normalizazioan diharduen Labayruko hiru teknikari aritu eta aditu izango dira irakasleak; beraz, esperientziadunak dira eta normalizazio-mundua ondo ezagutzen eta bizi dutenak.

Hemen dituzue ikastaroaren kontu interesgarri guztiak.