LITERATURA

“Gabrielen Lekua” sentikariaren estreinaldia

Gaur bertan estreinatuko da Arriaga antzokian Gabriel Aresti idazlearen figuraren inguruan ardazturiko Gabrielen Lekua sentikaria. Andoni Egaña, Ainhoa Alberdi, Iraia Elias, Oier Guillan, Alain Urrutia, Rafa Rueda, Iban Urizar eta Naia Membrillera izango dira ikuskizunari gorputza emango dioten aktoreak.

Ikuskizuna bi emanalditan taularatuko da; bat goizeko 11:00etan, euskaltegietako ikasleentzat eta DBHko 3-4 mailetakoentzat, eta arratsaldeko 19:30ean erabat zabalik.

Ikuskizun honetan Aresti iraganetik gaurko egunetara ekartzen saiatu dira goian aipaturiko sortzaileak eta Arestiren bizitzan funtsezkoak izan diren lekuak ezagutzeko parada ezin hobea izango da.
“Irudiak sentikariak behar dituen paisaiak sortuko ditu, emozioari begira betiere. Musikak kantagintzara gerturatuko gaitu. Hitza bertso eta olerki moduan egongo da presente, alegia, inprobisazioa, sorkuntza propioa eta Arestiren beraren testuak oholtzaratuz. Eta antzerkiak gorpuztuko ditu kezka guztiak, teatro fisikoaren ildotik, betiere, umorez, ironiaz eta autoironiaz esango nuke», azaldu du Oier Guillanek.

Emanaldirako izen bereko disko-liburua zabalduko da. Paddy Rekaldek, Luigi Anselmik, Hedoi Etxartek, Amaia Lasak, Oier Guillanek eta Andoni Egañak idatzitako testuak ditu liburuak. Diskoak, bestalde, Rafa Ruedak musikatutako eta Oier Guillanek deklamatutako Arestiren zenbait olerki dakartza, baita Andoni Egañaren zenbait bertso ere.

Informazio guztia ekimenaren webgunean begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button