BESTELAKOAK

“Euskara oholtzatik at” saioa, Hondarribian

Hondarribiko Kultur Etxeko areto nagusian, bertso-galdera bidez gidatutako Euskara oholtzatik at solasaldia egingo dute Fermin Muguruzak eta Galder Izagirrek Manu Goiagana saioaren gidariarekin batera, 19:00etan.

Kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko eta euskalduna bazara hitz egidazu euskaraz bezalako abestien backstage-an euskararen egungo egoera zein den jakiteko asmoz elkartuko hiru adituak.  “Euskararen presentzia mikrofono aurrean bermatu xamar ikusten dugunok, oholtzapeko egoera soziolinguistikoaren  inguruan sakondu nahiko genuke, hori baita euskararen sukalde,  motor edota errealitatearen isla”.

Bertan galdera asko sortuko dira, honakoak ere seguru: Zein da musikarien, antolatzaileen, musikazaleen…hizkuntz-joera teloia jaisten denean? Ba al dauka musikak jendartearen hizkuntzaren erabileran eragiteko gaitasunik?

Horren berri emango dute Fermin Muguruzak eta Galder Izagirrek, Manu Goiaganak gidaturiko bertso-galderen bitartez.

Hondarribiako Blagan euskara elkarteak antolatutako saioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button