ARTEA

Tabakalerak “Nazioarteko Egonaldi Artistikoen” deialdia ireki du

Tabakalerako Artisten Guneak 2022ko azken hiruhilekoan proiektu artistikoak garatzeko egonaldien deialdia ireki du. Programa honen helburu nagusia arte-prozesuetan laguntzea da, bai kontzeptuarekin bai ekoizpenarekin, artista, sortzaile eta kultur eragileei babesa emateko.

Xede horrekin, Tabakalerak artistentzako nazioarteko deialdi berria jarri du abian, otsailaren 28tik apirilaren 10era irekita egongo dena. Deialdian parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomi Erkidegoan bizi diren artistak edo eragile kulturalak, bai eta estatukoak eta nazioartekoak ere. Aurkeztutako proiektu guztien artean lau proposamen aukeratuko dira.

2022ko deialdi honetarako aukeraketa batzordea honako hauek osatuko dute: Lorea Alfaro artista eta EHUko Arte Ederretako irakasleak,  Maider Lopez artista eta Eremuak artistei laguntzeko plataformako batzordeko kide ohiak eta Yasmin Afschar Emma Kunz Unibertsoa Tabakalerako erakusketako komisarioa, Zuricheko Arteen Unibertsitateko irakasle gonbidatua eta Suitzako Arte Batzorde Federako kideak.

Egonaldiak lau eta zortzi aste arteko iraupena izango du, irailaren 26tik abenduaren 31 bitartean, eta Tabakalerak Donostian dituen instalazioetan egingo da.

Informazio gehiago eta izen-emateak: www.tabakalera.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button