IKUS-ENTZUN

Europar LUX Sariak zine aretoetan

LUX Sariak, Europar Parlamentuak Europako hizkuntz eta kultur aniztasuna bultzatzen duten filmei ematen dizkien sariak dira. Hil honetan, azken hiru ediziotan LUX Sariak jaso dituzten pelikulak ikusi ahalko dira Tolosan, Ordizian, Barakaldon eta Andoainen, Zineuskadiren areto sarearen barne dauden zinemetan.

Honatx filmen zerrenda: Welcome ekoizpen frantsesa (2009ko LUX Saria), When We Leave alemaniarra (2010eko LUX Saria), eta 2011ko irabazlea, Robert Guédiguianen Las nieves del Kilimanjaro ezaguna.

Feo Aladag zuzendari austriarraren When we leave azaroaren 13an eta 29an izango da ikusgai, Barakaldo Antzokian eta Tolosako Leidor Udal Aretoan, hurrenez hurren. Aurretik, Ordiziako Herri Antzokian izan zen ikusgai azaroaren 2an. Aladag zuzendariak norberaren errealizazioaren gaia jorratzen du, familiaren presioarekin kontrajarriz. Horrela irudikatzen du Umay neska gazte turkiarraren potreta.

Hala, azaroaren 20an, Barakaldo Antzokia, eta 21ean, Andoaingo Bastero Kulturgunean, Philippe Lioret zuzendariaren Welcome filma proiektatuko dute. Pelikulak migrazioen gaia du ardatz. Horretarako, Calais-era doan errefuxiatu kurdu gaztearen istorioa kontatzen da.

Azkenik, Las nieves del Kilimanjaro asteon aurkeztu dute Barakaldon, Ordizian eta Andoainen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button