LITERATURA

Euskara, literatura eta ikus-entzunezkoak uztatuz, “Literatur Amuak” Ondarroan

Ate joka dago Ondarroako Udalak antolatutako Literatur Amuak jaialdiko egitaraua, literatura, euskara eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituena. Aurtengoan ere, makina bat jardueraz eta hainbat sortzailez osatutako egitarau oparoa prestatu dute gainera.

Zortzigarren ediziorako borobildu den programazioan, ostiralean, urriaren 25ean hasi eta azaroaren 3ra bitartean gauzatuko da, eta hiru agertoki nagusi izango ditu: Kofradia Zaharra, Beikozini aretoa eta Musika Eskola.

Hala, ostiralean, urriaren 25ean, Kofradia Zaharrean hasiko da jaialdia  Miren Amuriza Berrizko idazlearekin. Bertan, XX. Igartza Saria irabazi duen Basa (Elkar, 2019) bere azken lanaren irakurketa saioa egingo da idazlearekin batera izena ematen duten herritarrekin. Liburua lasai komentatzeko tartea ere hartuko da Joxemari Urteagak gidatutako solasaldian. Hitzordua, 19:30etik aurrera izango da.

Asteazkenean, urriaren 30ean jarraituko du egitarauak  Zubikarai Sari banaketa ekitaldiarekin. Augustin Zubikarai idazle ondarrutarra gogoan hartuta, literaturari zuzendutako eguna izango da. 18:00etan, iragan ostiralean herriko ikastetxeetako ikasleekin egin zen ipuin rallyko sari banaketa ekitaldia ere egingo da. Eta ondoren, nanoipuin lehiaketako sariak banatuko dira. Sari banaketa ekitaldiaren amaituta, Augustin Zubikarai nobela bekarekin lotutako bi aurkezpen egongo dira: Eneko Barberenak idatzitako Afrikanerrak eleberriaren aurkezpena batetik; eta ondoren, aurtengo nobela bekaren irabazlea emango da ezagutzera.

Hurrengo egunean, urriaren 31an, Ondarroako gazteen artean egin den ikerketa soziolinguistikoaren aurkezpena egingo da. Bertan, Jon Fernandez kazetari ondarrutarrak eta Kike Amonarriz sozio-linguistak ikerketa horren emaitzak aurkeztuko dituzte, esaterako, zein diren herriko gazteek sare sozialetan dituzten hizkuntza ohiturak, besteak beste.

Ondorengo egunetan ere ez da ekimen kulturalik faltako: Aingurak komiki musikatuaren ikuskizuna (urriak 31); Lua Kastore, Ma kolektiboaren dantza eta antzerki ikuskizuna (azaroak 1); Euskaldunen malurak eta paliatiboak solasaldi literarioa,  Kepa Altonaga eta Ainize Madariaga idazleekin (azaroak 2); Enaren kontuak musika ikuskizuna; Munduko Poesia Kaia, Metrokoadroka kolektiboaren ikuskizuna (azaroak 2); edota Enkarguz, Xabier Zabalaren eta Andoni Egaña bertsolariaren proposamen berriaren aurkezpena (azaroak 3).

Literatur Amuak jaialdiko egitarauaren xehetasun guztiak udalbarriak.eus web orrialdean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu