BERTSOTAN

Saats Karasatorre onena NBTko lehenengo kanporaketan

Bederatzi bertsolarik hartu dute parte Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketan: Sahats Aleman (Barañain), Ander Baiano (Barañain), Ainara Ieregi (Barañain), Mintxo Astiz (Barañain), Joanes Illarregi (Leitza), Saats Karasatorre (Etxarri-Aranatz), Aitor Irastortza (Azpirotz), Joana Ziganda (Oskotz) eta Luis Mari Larreta (Aldatz).

Guztietatik onena Saats Karasatorre izan zen. Bigarren Joanes Illarregi leitzarra sailkatu zen, eta hirugarrena Joana Ziganda izan zen.

35 bertsolari arituko dira 2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Final-laurdenetako fasea otsailaren 18an hasiko da eta txapelketa apirilaren 8an amaituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button