BESTELAKOAK

“Euskara Ibiltaria” erakusketa interaktiboa, Bilboko Euskal Museoan ikusgai

Ekainaren 16a bitarte, eta Euskaltzaindiak bere mendeurrenaren baitan antolatzen dituen ekimenen barruan, Euskara Ibiltaria izeneko erakusketa paratu da Bilboko Euskal Museoan. Laboral Kutxak babesten duen Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren (#EHHA) materialekin egin da erakusketa, euskaldun eta erdaldunei zuzendua dagoena. Bide batez, Atlasaren X. liburukia 15ean aurkeztuko da, Nazioarteko Dialektologia biltzarraren barruan.

Euskara Ibiltaria erakusketa eraberritu eta interaktiboa da, eta bisitariaren parte-hartze zuzena sustatzen du. Zentzumenak baliatuz, euskararen hitz eta hotsekin jolastu ahal da. Izan ere, Xarles Videgain Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren arduradunak adierazi duen bezala “Erakusketa honetan euskara entzun egin daiteke, irakur daiteke, uki daiteke eta usaindu egin daiteke” .

Erakusketa gainera, herri desberdinetako ahotsak entzun ahal izango dira, eta zenbait herritako pasarteak entzun eta irakurtzeko aukera ere egongo da. Erakusketa lau hizkuntzatan egongo da (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu