BESTELAKOAK

“Euskara Ibiltaria” Bermeon, ikusi, entzun eta usaindu daitekeen erakusketa

Euskararen herri hizkeren atlasa osatu zuen ikerketa lanaren harira,  Euskara Ibiltaria erakusketa antolatu du Euskaltzaindiak. Oraingoan, Bermeora eraman du eta uda osoan zehar bertan egongo da ikusgai, Arrantzaleen Museoan, irailaren 17ra bitartean.

Erakusketa interaktiboa da, 54 mapa interaktibo biltzen dituena. Xarles Bidegain euskaltzainaren eta egitasmoaren arduradunaren  esanetan, “ikusi, entzun eta usaindu daitekeen erakusketa da, bertaratzen denak zentzumen guztiekin parte hartzeko aukera edukiko duena”.

Mapa horietan, Euskal Herriko geografia eremu zabalean hitz berberak hartzen dituen aldaerak edota izen desberdinak jasotzen dira. Hala, atzean, 1984. euskararen hizkuntz-atlasa eratzeko ikerketa lan erraldoia duen emaitza da erakusketa, tokian tokiko hizkuntza erregistroak bildu, sailkatu eta era kontsultagarrian erabiltzaileen eskura jarri direnak. Hori egiteko, hain zuzen, nazioartean homologatutako metodologia baten bidez, lexikografia eta gramatika  jorratzen dituen inkesta erraldoia egin da, Euskal Herriko zazpi probintzietako 145 herritan, 3.000 galdera jasotzen dituen galdesortaren bitartez. Inkesta horren emaitza da, Euskara Ibiltaria erakusketa.

Mapekin batera, gainera,  zentzumenekin jokatzen duten lau joko eta puzzle bat ere biltzen ditu erakusketak. Era honetan, leku desberdinetako biztanleen ahotsak daude entzungai, “eremu bakoitzeko euskara belarriaren bidez ezagutu ahal izateko”.

Erakusketa, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ere ezagutzera ematen da, uda partean turistei gure herriko ondarea ezagutarazteko eman eta balioan jartzeko ekimena bilakatuz.

Erakusketaren informazio osoa, euskaltzaindia.eus web atarian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu