LITERATURA

“Euskara exilioan da” izeneko hitzaldia Koldo Izagirreren eskutik, Ean

Gaur, azaroaren 16an, Koldo Izagirrek Euskara exilioan da izeneko hitzaldia egingo du Ea herrian. Hitzordua 19:30ean izango da, Eskolondon.

Mintzaldian honako kontuak aterako dira, bertaratuko direnek gogoeta egin dezaten.
“Burujabe izango bada, lurra behar du hizkuntzak, eremu politiko bat bere legea ezartzeko. Tamalez, euskarak ez dauka horrelakorik, alor edo arlo baino ez da, sektore bat, osotasun gisa hartzen ez dugun zerbait: balio erantsia da, aberasgarri bat. Zeri erantsia? Zeren aberasgarri? Euskal arazoa ote da euskaldunon arazoa? Nork, zerk ordezkatzen gaitu gu, euskaldun gisa? Euskara ez da exiliotik itzuliko baldintza hauetan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button