BESTELAKOAK

“Euskara, erro eta gara” kontzertu-solasaldia Bittor Kapanaga idazlearen omenez

Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak Euskararen Egunaren harira  ekimen berezia antolatu du bihar, abenduaren 3an:  Euskara, Erro eta Gar.

Euskara, erro eta gara. Izan gare, bagare eta izango gare izenburuarekin, Bittor Kapanaga idazle eta euskaltzalearen figura oroitu eta omentzeko solasaldi-kontzertua ondu da arratsaldeko 19:30etik aurrera. Xabier Kintana euskaltzainak, Juan Manuel Etxebarria filologoak eta Juan Luis Goikoetxea idazleak  parte hartuko duten solasaldia Gontzal Mendibilen ahotsak eta musikak girotuko du.

Izan ere, Gontzal Mendibilek argitaratu berri duen Bittor eta biok, Kapanagaren  gogoeta eta ondarea bildu dituen liburu-diskoa aurkeztuko du (liburuak, Biok azken CDa darama) eta modu horretan, euskarak eta euskal munduko izen handi baten lana ekarriko da gogora.

Euskal musikariak, Bittor Kapanagaren lagun mina izanik, Kapanagaren azken arnasan bere ondoan pasatutako gau luzean idatzitako gogoetak eta oroitzapenak jasotzen ditu disko-liburuan, “elkarren arteko solasaldia bailitz, berarengandik hartutako eta ikasitako gogoetak eta kontaketak jasotzen dira bertan”, azaltzen du Zeanuriko abeslariak.

Euskal kulturgilea, euskararekiko eta euskal kulturarekiko zeukan etorkizuneko ikuspegia dela eta, ezizen ugariz bataiatu izan dute Kapanaga: “Rara Avis Xabier Kintanak; profeta, Jon Lopategik; aitzindaria, Jose Luis Lizundiak, aztia,  Igor Elortzak; euskeraren jagolea, Juan Manuel Etxebarriak; Otxandioko jakituna, Bitoriano Gandiagak; druida Joseba Sarrionandiak; Pentsalari-ikerlaria, Xabier Amurizak edota euskal Sokrates, beste hainbatek.

Joseba Sarrionaindiaren hitzaurrea jasotzen duen liburua aurkezteaz gain hortaz, euskarak eta euskal munduak eman duten figura azpimarragarrienetako bat omenduko da. Euskararen Eguna baliatu ekimena, streaming bidez ere jarraitu ahal izango da webgunearen bitartez.

Informazio gehiago, Bidebarrieta Kulturguneko webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu