BERTSOTAN

Dulantzin, Arabako Bertsolari Txapelketako saioa

Igande honetan Dulantziko Kultur Etxean erabakiko da hurrengo hiru finalaurrekoen osaketa, izan ere, txapelketako 1. itzuliaren azken finalaurrekoa bertan jokatuko da, 17:30ean hasita.

Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurreko horretan Ander Solozabal, Izar Mendiguren, Oihane Perea, Asier Otamendi, Jon Ruiz de Pinedo eta Paula Amilburu arituko dira. Orain arte puntu gehien lortu duten bertsolariak Xabi Igoa eta Manex Agirre dira

Bertan sortutako sailkapenaren bitartez 2. itzuliko hurrengo 3 finalaurrekoak osatuko dira, hau da, Legutio, Laudio eta Aramaioko saioak. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button