ESZENA

“Miss Karaoke” antzezlanaren azken emanaldia bihar, Gasteizen

Metrokoadroka eta Pez Limbo konpainiek antzezlan hau duela bi urte sortu eta handik- hona hainbat herritan zehar ibili ondoren, Gasteizen eskainiko dute ostiralean, maiatzaren 31an, bere azken emanaldia. Hitzordua Gasteizeko Hegoalde antzokian izango da, 20:30etik aurrera. Eta 23:30etik aurrera, Baratza aretoan, karaoke festa antolatu dute antzezlan ibiltariari agur esateko.

Antzezlanak abesti bat kantatzeko enkargua jasotzen duen Miss Karaoke artistaren  urduritasuna kontatzen du. “Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du?”.

Artistak ere pozik agertu dira bi urtez antzezlanak emandakoaz. “Ederra da oso bi urte intentsuaren ostean proiektu bat ospatuz agurtzea: ospatuz ibilbidea, harrera, bidean egindako harremanak, elkarrekin bizitako uneak, hartutako arrisku kreatiboen ikasbidea… esker on handia sentitzen dugu emanaldira etorri den jendearekiko ere, algaraka ibili ala ez, deskontzertatua sentitu ala ez, bidaide izan dugulako”, azaltzen dute konpainiako kideek atseginez.

Antzezlanaren inguruko informazio osoa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button