MUSIKA

Euskaltzaindiaren formatu txikiko kontzertuetan, Joseba Irazoki

Gaur berton, Euskaltzaindiak abiaturiko formatu txikiko kontzertuen III. zikloaren barruan Joseba Irazoki kantaria arituko da. Euskal musika sustatzeko xedez antolatutako programan  Peio Ospital, Afrika Bibang eta Lumi taldea pasatuko dira akademiaren egoitzatik. Maite Larburu joan den astean izan zen bertantxe. Kontzertu guztiak ostegunetan antolatu dira, 20:00etatik aurrera, eta aurrekoetan egin den moduan,  30 minutuko elkarrizketa egingo zaio musikariari, eta ondoren, 50 minutuko kontzertu akustikoa eskainiko du sortzaile horrek.

Diogun moduan gaur, Joseba Irazokiren txanda izango da. Jakin-mina bere baitan errotua duen gitarrista polifazetikoa da Joseba Irazoki (Bera, 1974), konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Folka, bluesa, psikodelia eta tresnen esperimentazioa lantzen du musikari nafarrak.
Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak 2014an argitaratu zuen estreinako lan homonimoa, eta lau urte igaro ostean, bere bigarren lana bere lagunekin Zu al zara?  (Bidehuts, 2018) diskoa grabatu eta argitaratu zuen. Bere esanetan, “uste dut besteentzako jotzen dudanean gehiago eskatzen diodala nire buruari, eta aldiz, niretzako denean, utziagoa naizela. Nire lanei ere arreta handia jartzen diet, noski baietz, nire izena doa hor!.  Nire kontuetara ari naizenean lan sortzaileagoa izan ohi da, eta besteentzat ari naizenean teknikoagoa”.

Peio Ospital (azaroaren 7), Afrika Bibang (azaroaren 14) eta Lumi taldea (urriaren 31) entzuteko aukera ere izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button