ARTEA

Zeru grisa, harri grisak, klima latza, bide latzak

Yone Estivariz artista gasteiztarrak Latxa izeneko erakusketa paratu du Gasteizko ARTgia espazioan, emakume artiston lana mahai-gaineratzea eta balorean jartzea bilatzen duen EmART programaren barruan.

Yone Estivariz argazkilariren lanak zuri-beltzean daude, eta ardiak dira protagonistak. “Ardien kolore zuria nabarmentzen da argazki bakoitzean, begiratzen diguten noizbehinkako puntu beltzekin. Ondo definitutako mutur horien artean, gris etereoak paleta monokromatikoaren gainerako espazio osoa betetzen du“, azaldu du artistak.
Hemengo zeruak grisak dira, eta harriak ere grisak, klima latza eta bideak oro latzak ere bai. “Ez da harritzekoa ardiak ere horrelakoak izatea. Latxa hitzak ez du besterik esan nahi, latza euskaraz baizik.”

Gasteizko Udalaren Gazteria Sailarekin elkarlanean aurrera aterako proiektua da, EmART, tokiko artista eta sortzaileei merezi duten lekua egiten lagundu  nahi duena.
Deialdi horren barruan, Yone Estivariz, Uxue Ruiz de Arkaute eta Estibaliz Agirre izan dira sarituak. Hortaz, Estivarizen ostean, Uxue Ruiz de Arkaute arkitekturaren proposamena garatuko da eta, ondoren, Estibaliz Agirre artistarena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button