Nontzeberri

Euskaltzaindiak Azkue Literatura sariak banatu ditu

Gaur goizean, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan 2018ko Resurreccion Maria Azkue Literatura sariak banatu dira. Guztira 135 lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara, eta epaileek azpimarratu dutenez, “lan originalak eta gai indartsuak” izan dira.

Jakina denez, bi genero saritzen dira Azkue sarietan: narrazioa eta poesia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila (10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat); eta B maila (14 eta 17 urte bitartekoentzat).

A Mailako sariak honakoak izan dira: Narrazioaren alorreko Lehen saria: Berri txarrak besterik ez. Egilea: Oihane Retegi Arruti  (Errenteria, Gipuzkoa). Bigarren saria: Eguzkiaren itzalpean. Egilea: Mattin Etxebeste Sanzberro (Oiartzun, Gipuzkoa). Hirugarren saria: Begitara begira. Egilea: Malen Bastida Larrea (Azpeitia, Gipuzkoa). Olerkiaren alorreko Lehen saria: Orri zuri huts bat. Egilea: Haitz Aranburu Mutiloa (Oiartzun, Gipuzkoa). Bigarren saria: Zure besoetan nagoenean. Egilea: Malen Etxebeste Lekuona (Oiartzun, Gipuzkoa). Hirugarren saria: Argitzen nauen izarra. Egilea: Nora Uria (Azpeitia, Gipuzkoa).

B Mailako sariak honakoak izan dira: Narrazioaren alorreko Lehen saria: Ispiluaren aurrean. Egilea: Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasain, Gipuzkoa). Bigarren saria: Kresal haizea. Egilea: Leire Vargas Nieto (Durango, Bizkaia). Hirugarren saria: Odola. Egilea: Uxue Iturbide Ipiña (Busturia, Bizkaia). Olerkiaren alorreko Lehen saria: Korapiloak. Egilea: Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasain, Gipuzkoa). Bigarren saria: Kresala. Egilea: Jon Kortaberria Lopetegi  (Beasain, Gipuzkoa). Hirugarren saria: Hitzak hots. Egilea: Anne Arrizabalaga Ruiz (Oiartzun, Gipuzkoa).

Exit mobile version