BESTELAKOAK

XVII eta XVIII. mendeko musika gaur entzungai

Les Galoubets de la Chambre taldeak, gaur berton, musika barrokoaren kontzertu bat emango du Bilboko Euskalduna Jauregian, XVII eta XVIII. mendeko musika-doinuak sortzeko bereziki egindako musika instrumentuekin. Taldea, musika frantsesean espezializatutako zazpi musikarik osatzen dute  eta gaurkoan, galoubetak erabiliko dituzte (jatorria Provenzan duen txistuaren antzeko musika tresna), garai barrokoko musika tresnen antzekotasun handia duena. Hauez gain, fagot, biolontxelo, kontrabaxu, gitarra, tiorba eta perkusioaren laguntza izango dute.

Les galoubets de la chambre taldea duela urte bat Udal Musika Eskolako Jasone Akizu txistu irakasleak eta Nerea Salcedo ikasle ohiak sortutakoa da eta laguntzaile lanetan jardungo dute Idoia Bengoa fagotak, Joseba Berrocal biolontxeloak, Ernesto Gonzalez kontrabaxuak, Daniel Garay perkusio joleak eta Luisma Diez gitarra joleak, azken honek, tiorba ere joko duelarik, barrokoko laúd antzeko bat.

Kontzertua, Bilboko Udal Txistularien Bandaren denboraldiaren barruan kokatzen da eta diogun bezala, gaur izango da, 20:00etan eta Bilboko Euskalduna Jauregiko A3 aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button