BESTELAKOAK

“Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna” komikia laster kalean

Euskaltzaindiaren ehungarren urteurrenaren harira antolatu diren hainbat ekintzen artean, beste bat aurkeztu dute. Izan ere, Euskal Akademiaren 100 urteko ibilbidea modu entretenigarri, erakargarri eta orain arte ez bezala, modu grafikoan eta ilustratiboan kaleratuko den komikia.

Juan Luis Zabala idazle eta kazetaria azkoitiarra eta Amaia Ballesteros gidoigile eta ilustratzailea izan dira lan horren zama eta ardura hartu dutenak eta zazpi hilabetetan burutu dute lana. Batzuetan pertsonaia asko irudikatu behar izan ditu, horretarako espazioa oso txikia izanik. Beste batzuetan, aldiz, pertsonaiak marrazteko ez du argazkirik eduki, “eta irudimena erabili behar izan dut… Hara, bitxikeria bat: XX. mendeko hasierako argazki guztiak zuri-beltzekoak ziren, eta ia komikiaren bukaeran enteratu nintzen Azkue ilegorria zela!”.

Lau ataletan banatuta, komikiak 72 orrialde ditu guztira, azal gogorra eta koloretan argitaratu da, Amaia Ballesteros irudigileak azaldu duenez,” komikiari bizi pixka bat eman behar zitzaion, baina lan hori beti ez da erraza izan”.

Juan Luis Zabalak,  Euskaltzaindiaren historia ahalik eta modurik atsegin eta entretenigarrienean kontatzen saiatu dela aitortu du, “ mamiari uko egin gabe”. Beretzat zailena, “kontaketa orokorrari muzin egin gabe, kontaketari bizitasuna ematea izan da eszena eta pertsonaien arteko solasaldiak zehaztea”, gaineratu du Zabalak.
Hala, komiki honekin, Euskaltzaindiaren iraganeko irudia aldatzen saiatu dira egileak eta jende askorentzat  akademiak duen “irudi zaharkitua”,  komikiaren hizkuntzara moldatuz, ukitu futurista bat eman nahi izan diote, modu lausoan bada ere.

Zabalaren ustez, “euskal hiztunek Euskaltzaindiari beldur moduko bat diotela iruditzen zait, hiztunak epaitu eta zigortzeko sortutako erakundea balitz bezala. Komikiak ikuspegi hori aldatzen laguntzea gustatuko litzaidake, erakutsiz Euskaltzaindia euskaldunoi laguntzeko sortua dela eta horretan ahalegintzen dela”.

Komikia datorren urriaren 6an eskuratu ahalko da Noticias Taldeko egunkariekin batera. Informazio gehiago, hementxe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button