ESZENA

Umore Azokak laurehunetik gora proposamen jaso ditu

Maiatzaren 17tik hasi eta 20ra arte ospatuko da Umore Azokako hamahirugarren edizioa Leioan eta honezkero, parte hartzeko laurehunetik gora proposamen artistiko aurkeztu dituzte sektoreko profesionalek.

358 erakundek euren prestutasuna agertu dute Umore Azokako antolatzaileek luzatu eta joan den urtarrilaren 30era arte epea zabalik izan duen deialdiari erantzunez. Guztira, 420 ikuskizun edo proiektu aztertu beharko ditu Umore Azokaren batzorde artistikoak, ikuslego eta profesionalei ikuskizunak aurkezterako orduan Feria honek pizten duen interes altuaren isla.

Jaso diren proposamenetatik %10,61a Euskaditik heldu da, %55, 58 Estatu espainoleko leku desberdinetatik eta %33,7a nazioarteko esparrutik.

Amets, ilusio eta pasioz beteriko hitzordua egongo da Leioan, lau egunez, aisia eta kultura haizatuz, Umore Azokak sorkuntza eszenikoak aurkezteko kaleko espazioa erabiltzen duten konpainien aldeko apustua egiten baitu. Izan ere, kalearekin esperimentazioaren alde egiten du Umore Azokak, espazio publikoan aurkezteko bereziki asmatutako adierazpen artistikoen alde, kale eta leku zabalen ezohizko erabilera proposatzen dutenen alde.

Umore Azokak ikuslegoa gozarazi eta dibertitzea xedea izateaz gain, kaleko artisten ekarpena azpimarratzea du helburu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button