BESTELAKOAK

“EuskalPod”-eko bigarren edizioa, Urnietan

Internet bitartez grabatu eta emititutako saioen Euskal topagunerik handiena Euskalpod da, eta bigarren urtez Urnietan egingo da, apirilaren 13an. Ekitaldia Lekaio Kultur etxean ospatuko da, goizeko 11etatik arratsaldeko 8ak arte.

Podcasting jardunaldi hauen bigarren edizioa zazpi saio bilduko ditu, haien ohiko saioa zuzenean grabatuko dituztenak. Zinema, serieak, teknologia, friki mundua, komikiak eta humorea jorratuko dira saioetan, beste batzuen artean.

“Gutxika guxika podcastingaren kultura finkatuz doa Euskadin, entzuleen kopurua gora egin eta proiektu berriak sortzen laguntzen duena” dio Iñigo Sendinok, ekitaldearen sustatzaileak.

Jardunaldiaren programak aditu asko bilduko ditu:  Alopécicos Frikis, El Oso y la Doncella, Gramofonoa, Las charlas del cue, ¡A la Velocidad Absurda!, El Txoko de los Bárdulos eta Órbita Friki + El Club del Cómic entzuteko aukera izango dute.

Ekitaldiari buruzko informazio guztia www.euskalpod.eus webgunean eskuragarri dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu