MUSIKA

“Musikauzo” programa, Bilboko barruti guztietan

Musikauzo programa trikitixak, marching band-ek, dantzaldietako orkestrek, fanfarreek, musika elektronikoak, batukada edo funki taldeek osatzen dute. Ekainaren amaierara arte, ostiraletan eta larunbatetan, 54 emanaldi antolatu dira.

Musikauzo ekimenak fanfarreen, estilo guztietako kaleko banden eta beste musika proposamen batzuen erritmoz beteko ditu Bilboko barruti guztiak, ekainaren 23ra arte. Eta “Fanfarre klasikoaren soinuekin eta animazioarekin, erritmo garaikideagoak dituzten bandekin, folk musikarekin, jazzarekin, marching band ezagunekin edo euren emanaldiak benetako ikuskizun eszeniko bilakatzen dituzten perkusio banden algarekin, musikaz eta jaiaz kalean gozatzeko aukera egongo da”.

Musikauzoko edizio honetan 40 musika taldek hartuko dute parte, ikus-entzule guztientzako errepertorio anitzarekin. Hauek dira: Txistulari Banda, Arangoitiko Batuke Bulegoa, Elektrotxaranga Orkestra, Deustuko Gaiteroak, Ardoa Barrura, Zaratak 18 Elektrotxaranga, Brazztet MV Brass Band, Deustuko Fanfarrea, Dunbots Fanfarria, Tribuk perkusioa, Akerbeltz Erromeria Taldea, Bitxo do Samba Batukada, Ilargi Beltza Taldea, Menta orkestra, Los Primos, Xaibor, River orkestra, Adiskideak, Palmeras orkestra, Matraka Elektrotxaranga, Zaztel, Sándalo orkestra, Charlot Dixie Jazz Band, Broken Brothers Brass Band, Sambalú Aye Batucada, Organizing Jazz, Abando-Indautxu Kantari, Carzy Jazzers, Ku-Klux, Dantza Alai, Bidebieta Trikitixa, Txistuman eta Marmara.

Ordutegiei eta programazioari buruzko informazio osoa, helbide honetan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button