IKUS-ENTZUN

Andréi Tarkovski eta klasikoen pazientzia

Euskadiko Filmategia eta Elias Querejeta Zine Eskolarekin Elkarlanean, bihar eta etzi, Andréi Tarkovski zinemagilearen obraren lagin bat pantailaratuko dute Tabakaleran.

Fokuak zinemagile handiaren filmografia berraztertu eta beste pelikula batzuekin elkarrizketan jartzeko ekimena da. “Kanon aldagaitzei uko egin eta gure burua ikusle gisa aldarrikatzekoa. Klasikoen pazientzia”. Andréi Tarkovski zuzendari errusiarraren eta gaur egungo beste pelikula batzuen arteko iradokizunez, antzekotasunez eta oihartzunez eztabaidatzeko aukera egongo da. Václav Kadrnka zuzendariaren Krizácek (Little Crusader) eta Andrei Tarkovski beraren Ivanovo detstvo (Ivan’s Childhood) filmek emango diote hasiera zinema zikloari.

Andréi Tarkovski 1986. urtean hil zen. “32 urte hauetan erabat aldatu dira zinema-aretoetako jarlekuak, baita ikusleek haren zimena jaso zuteneko egoera historiko eta soziala ere. Hala eta guztiz ere, errusiar zinemagilearen lanek ikusle berriengan iraun dute garai modernoko zinemagileengan ezohikoa den indarrarekin eta, are, probokatzeko eta interpelatzeko gaitasunarekin. Hogeita hamar urte hauek Tarkovski leku horretan kokatu dute, klasikoen lekuan, eta mundu guztiak du haren pelikulei buruzko iritzia, ikusi ez badituzte ere. Eta bai, hain zuzen ere, haren zinemak oraindik ere pazientzia handiz erakartzen ditu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button