IKUS-ENTZUN

Euskal zinemari buruzko topaketa, Baionan

Euskal Herriko Unibertsitateko uda ikastaroen baitan, hainbat zinemagile, produktore, kritikari eta ikertzaile bildu ziren Euskadiko Filmategiak antolatu zuen bi eguneko sinposioan. Handik sortu zen Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi liburua, Joxean Fernandez Euskal Filmategiaren zuzendariaren bultzadaz eta Euskal Kultur Erakunde eta Etxepare Institutuaren laguntzaz. Bertan bildutako artikuluek zinemaren hainbat arlo ezberdin aztertzen dituzte, besteak beste, euskal zinemaren historia, bere izaera, euskara eta nortasun nazionala, industriaren egoera, baita Kimuak programaren garrantzia ere. Hiru belaunaldi horien arteko elkarrizketak agerian ematen ditu trantsizio garaitik hona euskal zinemak bizi izan zituen erronka eta norabide aldaketak.

Liburuaren horren inguruan Euskal Kultur Erakundeak euskal zinemari buruzko gaualdi berezi bat antolatu du gaur berton, apirilaren 12an, Baionako Atalante zinegela berrian. Hor Joxean Fernandez eta Santos Zunzunegui Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta zine kritikaria bilduko dira euskal zinemagintzaren nondik norakoak azaltzeko.

Horren ostean, Paul Urkijoren Errementari filmaren proiekzioa ere programatu da. Paul Urquijo zuzendaria bertaratuko da behar diren azalpenak eman ahal izateko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu