BESTELAKOAK

Sormen multidiziplinarra sarean

Tracking Bilbao jardunaldien IV. edizioaren  lema da arestian idatzi dugun goiburua. Ekimen hori hilaren 6etik 11ra bitartean egingo da. Jardunaldiek kultur eskaintza zabala osatuko dute.

Otsailaren 6tik 10era, goizez, Bilborock aretoan Humor en la red. Nueva comedia Audiovisual ikastaroa izango da ikus-entzunezkoen arloko ikasleentzat. Bertan Diego San Jose, Rubén Ontiveros, Carolina Iglesias eta beste aditu batuek hartuko dute parte.
Horretaz gain, arratsaldeetan, besteak beste, mahai-inguruak, proiekzioak, master class-ak eta hainbat gonbidatu izango dituzten jarduerak antolatu  dira.

Beste aldetik, #BilbaoGazteNight-Tracking Bilbao izango da asteburuan,  otsailaren 10 eta 11n, 21:00etatik 02:00etara. Bilboko Udalak 2017an #BilbaoGazteNight izenaz garatuko duen gazteentzako gaueko aisialdiaren programazioari hasiera emango dio ekimen honek. Ekimenean Miguel Noguera (Ultrashow), David Pareja (mikroantzerkia), Limoo umoristarekiko topaketa, Soy una Pringada eta Percebes y Grelos (youtuberrren arteko duelua) eta Los Gnaglios (kontzertua) arituko dira.

Informazio guztia hemen irakurri ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button