IKUS-ENTZUN

Euskal zinemaren bost hamarkadatako errepasoa

Ostiralean abiatuko da Bilboko Arte Ederren Museoan Jose Julian Bakedano zinema-zuzendari eta gidoilariak atonduriko euskal zinemaren gaineko zikloa. Atzera begirakoak euskal zinemaren bost hamarkadak zeharkatuko ditu. Apirilera bitartean makina bat lan proiektatuko dira.

Zikloa 1968an hasiko da Ama Lur filmarekin, eta 2017ko Errementari azken obrarekin amaituko da, eta tartean hainbat genero aztertuko dira, hasi dokumentaletik eta dramara arte, thrillerretik edo komediatik igarota. Horri esker ikusleak estiloak bereiziko ditu, eta Euskal Herriko ekoizpen zinematografikoaren eboluzioaz jabetuko da. Hogeita hamar lan aukeratu dira, horietarik asko Euskal Herrian ekoiztutako film luzeak dira.

Diogun bezala zikloa ostiralean hasiko da Nestor Basterretxeak eta Fernando Larruquertek 1968an grabaturiko Ama Lur filmarekin. Dokumental hori egiteko “diru-bilketa egin zen eta euskal zinema esaten zaionaren sorrerako lana dela esaten da. Euskal  Herriaren irudi lirikoa erakusten du alderdi guztietan: etnikoan, historikoan, lurralde arlokoan eta artistikoan ere bai”.
Egun horretan, ere Javier Aguirreren Anticine ikusi ahalko da. Datozen asteetan La casa sin fronteras, Pedro Olea; El espíritu de la colmena, Victor Erice; Arrebato, Ivan Zulueta; Tasio,  Montxo Armendariz; Ander eta Jul, Ana Diez; Días contados, Imanol Uribe; La caja 507, Enrique Urbizu; La pelota vasca, Julio Medem; Asier eta biok, Aitor Merino eta Amaia Merino; edo Loreak, Jon Garaño eta Jose Maria Goenaga zuzendarien filma pantailaratuko dira.

Ordutegiak eta beste jakiteko: Bilboko Arte Ederren Museoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button