LITERATURA

Louise Glück poetaren lanak itzultzeko, Jokin Zaitegi sariketa

Elkar argitaletxeak eta Arrasateko AED elkarteak urtero antolatzen dute Jokin Zaitegi itzulpen saria, urte horretako Literaturako Nobel saria irabazi duen idazlearen obra bat euskaratzeko. Aurten Louise Glück poeta estatubatuarrari eman zaio Nobel saria, eta orain haren The Wild Iris poema-liburua euskaratu nahi da.

Liburu hori itzultzeko gogoa eta gaitasuna dituen edonork har dezake parte lehiaketa honetan. Horretarako, antolatzaileek proposatutako lagina euskaratu beharko du, eta egindako lana AED Elkartera bidali: aed@aedelkartea.eus helbidera. Dokumentu bi igorri behar dira mezuaren barruan: batean, itzulpena bera aurkeztuko da, ezizen batekin sinatua; bestean, ezizen horren ostean dagoen itzultzailea nor den azalduko da, harremanetan jartzeko moduarekin batera.

Lanak aurkezteko epea  abenduaren 20ko gauerdian amaituko da.

Jakingarri guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button