Nontzeberri

Euskal Zine Bilerak online izaera hartuko du aurten

Aurten bizi ari garen osasun larrialdiaren erruz eta ikusle eta zaleen ongizatea bermatzeko asmoz, Euskal Zine Bilerak online izaera hartuko du. Lehiaketan izena emateko epea irailaren 13ra bitartean egongo da zabalik.

Aretoan jende kopuru handia biltzeak arriskua dakarrela badakite, eta horrexegatik, Euskal Herrian eta euskaraz egiten den Lekeitioko Euskal Zine Bilerak bere 43. edizioa modu berezian ospatuko du aurten. Era horretan, “Euskal Zine Bileraren edizioa edozein pantailatik jarraitzeko aukera izango dute zaleek eta Lekeitiora etorri ezin duen jendeari ate berriak irekiko zaizkio. Hori horrela, aurten esfortzu berezia egingo da Lekeitiorentzat eta euskal zinemako profesional eta zaleentzat hain garrantzitsua den jaialdia ospatu ahal izateko”.

Azaroaren 21etik 29ra bitartean ospatuko da Euskal Zine Bilera, eta ekimenak banatuko dituen sariak honakoak dituzue: Zuzendaritza onena (1.600€), Gidoi onena (1.600€), Film onena (1.900€), eta Ikusleen saria (750€)

Lanak aurkezteko epea irailaren 13an itxiko da, eta jakingarri guztiak zinebilera.eus webgunean egongo dira eskuragarri.

Exit mobile version