BESTELAKOAK

“Euskal tresnekin jolasean” izeneko kontzertu didaktikoa, Getxon

Balea Musika Ideiak enpresak eta Musika Bulegoak euskal musika-tresnen eta herri-musikaren inguruko kontzertu didaktikoa antolatu dute gaur, azaroaren 9an, Getxoko Andrés Isasi musika-eskolan.

Euskal tresnekin jolasean izeneko kontzertuak euskal soinu-tresnak eta herri-musika ezagutzeko  interesa piztu nahi du zaleen artean. “Neska-mutilak, gazte eta helduak, euskal musikaren munduan murgilduko dira era ludikoan, zuzeneko musikaren bidez. Berariaz sortutako zenbait jolasi esker, instrumentuen oinarrizko ezaugarriak ezagutu eta haiekin jarduteko aukera izango du publikoak. Era berean, kontzertuak herri-kantutegiaren ondare aberatsa hurbilduko digu”.

Musika Bulegoak abiaturiko ekimen horren bidez, eta burutzen dituen beste askori esker, Euskal Herriko musika-arloko eragileekin lankidetzan prestakuntzari eta sentsibilizazioari bultzada eman nahi dio.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button