Nontzeberri

Euskal tradizioa eta jazz modernoa bildurik

2020ko uztailaren 22tik 26ra artean 55. Heineken Jazzaldia izango da, eta bertan joko duten tokiko hamar taldeak hautatzeko prozesuak aurrera segitzen du. Kontzertuak ia astero egoten dira talde konkretu batekin. Emanaldiak Forum FNAC-en, Kutxa Kultur Klubean (Tabakaleran) eta Victoria Eugenia Clubean eskaintzen ari dira, sarrera doan delarik.

Gaur berton, Club Victoria Eugenia aretoan, eta  20:00etan, talde berezi baten kontzertua izango da: Hutsun Txalaparta-J.E.L. Trio. Javier Lopez Jaso (eskusoinua), Marcelo Escrich (kontrabaxua), Daniel Lizarraga (bateria), Mikel Urrutia (txalaparta) eta Anai Gambra (txalaparta) musikariak aritzen dira taldean.

Banda horrek Hutsun Txalaparta bikoteak zabaltzen duen tradizioa eta jazzeko J.E.L. hirukotearen modernitatea biltzen ditu. Guztiak Iruñekoak dira. Izan ere, proiektua Nafarroako hiriburuko udalaren enkargu bat da eta 2016ko Jazzfermin jaialdian estreinatu zuten.
“Emaitza joaldi harrigarri bat da, kalitateko jazz-errepertorioarekin eta interpretazio berrituarekin”.

Exit mobile version