ARTEA

Euskal testuinguruaren estilo aldakortasuna, BilbaoArteko “Begira” izeneko erakusketan

Fundazioaren bildumatik hartutako lanez, 20 urteko atzera begirako erakusketa inauguratu du Bilboko Udalaren ekoizpen artistikorako BilbaoArte zentroak. Erakusketa abuztuaren 22ra arte ikusi ahal izango da.

Begira mostra horretan, azken 20 urteetan ekoizpen zentroan egoiliarrak izan diren 20 artisten margolanen aukeraketa bat ikusi ahal izango da, non “euskal pinturaren papera tokiko eta atzerriko eremuetan, euskal testuinguruaren estilo aldakortasuna, edo sortzen ari diren artistei laguntza ematea” bilatzen den.

Denetarik dago aipaturiko erakusketan, eta horrek, “pintura genero bezala azkenengo bi hamarkadetan hartu ahal izan dituen isurialdiak adierazten ditu. (…) Artelanek euskal inguruan oso sustraitutako gaiei buruz hasten dira, baina tresnak, teknikak, eta diskurtsoak gaur egungo bilaketa eta tendentziekin era orokorrean lotzen dira ere. Beraz, Begira begiraden aniztasunetatik apustu egiten duen erakusketa bezala uler daiteke, ez soilik euskal artista garaikideen begiradetatik, baizik eta pintura genero bezala daukan konplexutasunagatik, eta bere biziraupena antzinatik izandako heriotza-mehatxuaren aurre”.

Erakusketa honetan parte hartzen duten artistak Abigail Lazkoz, Alain Urrutia, Alberto Albor, Fermin Moreno, Fernando Villena, Gala Knörr, Ianire Sagasti, Ignacio Goitia, Ismael Iglesias, Jorge Rubio, Juana Garcia-Pozuelo, Judas Arrieta, Kepa Garraza, Leticia Gaspar, Lourdes de la Villa, Txaro Arrazola, Taxio Ardanaz, Aitor Lajarin, Mikeldi Perez eta Iker Serrano dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button