ESZENA

Euskal teatroari buruzko beste begirada bat

EHAZE Antzerkizale elkarteak Ekin eta joka, azken ikerketak euskal teatroaz liburua kaleratu du. Antzerkigintzaren esparruko hainbat adituren pentsakizunak eta iritziak biltzen dira liburuan.

Azken urteetan gauzatu diren sei ikerlanen edo ikerbideren laburpenak, eta haiei testuinguru historikoa jarri dieten hitzaurrea eta hitzostea biltzen ditu lanak. Denera zortzi izen euskal teatroaz gogoetan liburu bakarrean: Patri Urkizu, Amaia Alvarez Uria, Idoia Gereñu, Ixabel Etxeberria, Karlos del Olmo, Arantzazu Fernandez, Agus Perez eta Jaime Valverde.
“Haien helburua ez da izan historia-liburu bat idaztea, bakoitzak bere esparrutik eta eginahaletik landu dituen gaiak batu eta horren bitartez euskal teatroari beste begirada bat luzatzen hastea baizik. Beraz, esku artean duzun hau ez da historia-liburu bat, baina bai ahalegin historiko bat.”

Izen hauen berauen ekimenez eta gogo-beharrez sortu da proiektua, Amaia Alvarez Uriak koordinaturik. Aspaldi ari ziren elkarrekin gomutan euskal teatroaren ikerlan beharrez eta hutsuneez, eta, pausoz pauso, indarrak batu dituzte. Horren berri jakin orduko, EHAZEk haien lana plazaratzeko eskaintza egin die.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button