MUSIKA

“Kantu eta Hitza” programaren azken kontzertua, Iruñean

Iruñean euskal musika biltzen duen Kantu eta Hitza programaren azken kontzertua izango da gaur, hilak 23. Hitzordu horretan Peru Galbete Idoia Arizaleta eta Santi Etxeberrirekin batera arituko da.

Peru Galbeteren laugarren diskoa Beiratu da. “Bizitzari begietara begiratu, edo beiratu. Beiratzea ere badelako gauza bati beiraren ezaugarri edo itxura ematea, eder mantendu dadin. Nahiz eta hauskor. Eta ezinbestean, bizitzari berniz kapa bat eman ohi diogu, hondatu ez dadin agian, diskoaren azaleko egurrek dutenaren antzekoa. Txikitan, lokartu aurretik sabaira begiratzen nuenean, begi pila bat ikusten nituen egur haietan niri begira. Eta gaur egun ere, ikusten jarraitzen ditut.”

Kantu eta Hitza programaren ateak Mikel Urdangarin kantariak zabaldu zituen, bakarka pianoaren eta ahotsaren laguntzaz. Horren ostean garatu den Kantu eta Hitza programan honako kontzertu hauek ere entzun ahal izan dira: ekainaren 9an, Joseba Irazoki eta Lagunak; eta 16an, Maite Larburu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button