MUSIKA

Euskal taldeak entzungo dira Sanferminetan

Sanferminak hemen ditugu, eta aurten nobedade garrantzitsu batekin datoz: jai herrikoiaren inguruko Jai Gunea izeneko festa esparrua, zeina zabalik izango den uztailaren 16ra bitarte.

Gune horretan musikak protagonismo handia izango du, euskal musikak, hain zuzen ere: Gatibu, Gose, Pottoka Punk, Seiurte, Kaotiko, Vendetta, eta Anai Arrebak, besteak beste.

Gaur bertan, 18:15etik aurrera, ondoko taldeek joko dute: Marianitoz Blai, Kaotiko, Vendetta, Pastors Of Puppets eta Seiurte. Bihar, uztailak 10, disko jartzaileak izango dira, bai eta hip hop kantariak ere.

Ostegunean, uztailak 11, Odolkiak Ordainetan, Raperos de Emaus, Bide Bakarra, Bolbora eta Habeas Corpus izango dira agertokian. Kontzertuok 20:30ea hasiko dira.

Ostiralean, hilak 12, Sakeo, Governors eta Tximeleta. Eta, azkenik, larunbatean, hilak 13, Suntsiketa, Arkada Sozial eta Reincidentes.

Musikaz gain, askotariko ekitaldiak izango dira. Informazio gehiago: https://www.facebook.com/gora.irunea

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button