BESTELAKOAK

Euskal sortzaileek greba digitala egingo dute gaur eta bihar

Ehunka euskal sortzailek greba digitala egingo dute gaur eta bihar, apirilaren 21 eta 22an, burutzen duten kulturaren balioaz eta bizi duten egoera prekarioaz ohartarazteko, eta bi egun horietan ez dute eduki kulturalik zabalduko Interneten.

Koronabirusak gogor astindu duen sektorea da sorkuntzarena, eta hor aritzen diren euskal sortzaile asko pairatzen ari dira krisiaren ondorioak. Horrexegatik neurriak hartzeko eskatu diete agintariei, eta era berean, kulturaren benetako balioaz hausnartzeko deia egin dute. “COVID-19aren larrialdiak eragin(go) dituen kalteei erantzuteko premiazko neurriak plazaratu eta horiei atoan erantzun diezaietela eskatzea Euskal Herri osoko erakunde publikoei: Euskal Hirigune Elkargoari, Nafarroako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei, udalei eta bestelako erakundeei. Premiazko neurriekin batera, epe ertain-luzerako bestelako proposamenak ere plazaratzea”

Euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen duten guztientzat elkargunea izango den mahai/bilera/topaketa antolatzeko lanean hasteko deia ere egin dute.

Ikus gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara leloarekin “zein balio ematen diogun gure kulturgintzari, zein garrantzia duen gure egunerokoan, zenbat kultura kontsumitzen dugun, kulturgintzaren prekarietateaz (batez ere sortzaileenaz) eta lan baldintza kaxkarrez ohartzen garen…” hausnartzeko bazka luzatu nahi dute.

Hemen irakurri ahal duzue greba deialdirako erabili den testua.

#zaindukultura titulupean Haizea Barcenillak idatzitako testua ere hona ekarri nahi izan dugu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button