BESTELAKOAK

“Euskal prentsaren hastapena, oraina eta geroa”

Bilboko Udalak, Sabino Arana Fundazioak, Euskaltzaindiak, Euskal PEN/Basque PEN Klubak eta Deia egunkariak Euskal prentsaren hastapena, oraina eta geroa izeneko jardunaldia antolatu dute datorren otsailaren 10erako, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.

“Egunotan, 80 urte bete dira Eguna egunkariaren lehen zenbakia kaleratu zenetik. 1937ko urtarrilaren 1ean plazaratu zen lehenengoz, gerra bete-betean, eta sei hilabete geroago, ekainaren 13an, argitaratu zen azkenengoz, hain zuzen ere, soldadu faxistak Bilbora sartu baino sei egun lehenago. Egunkari haren 139 zenbaki kaleratu ziren”.
Euskara hutsezko lehen egunkari hura zein testuingurutan sortu zen, haren garrantziaz eta gaur egungo komunikabideetan izan duen eraginaz eztabaidatzeko, jardunaldia antolatu dute bost erakunde horiek.

Jardunaldia goizeko hamarretan abiatuko da Eguna 1937 titulupeko saioarekin. Bertan Joseba Agirreazkuenaga EHUko Historia Garaikide saileko katedraduna eta Xabier Altzibar EHUko Euskal Hizkunta eta Komunikazio saileko irakaslea hizlari izango dira. Horren ostean, Egunerokoak 1986an gaiarekin, Luis Alberto Aranberri Amatiño kazetaria, eta Joan Mari Torrealdai soziologo, kazetari eta euskaltzalea arituko dira.
Eguerdi aldera, Idurre Eskisabel, Iñaki Mendizabal, Javier Onaindia kazetariak eta Odile Kruzeta EITB Irratiako Zuzendariak Hedabideen eta euskararen gaur egungo erronkak gaia jorratuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu