LITERATURA

Euskal PEN 2016ko nazioarteko kongresuan

Euskal PEN taldearen ordezkariak (Lutxo Egia, Laura Mintegi eta Urtzi Urrutikoetxea) 2016ko PEN Internationaleko kongresuan izango dira irailaren 26tik 30era bitartean.. Galiziako Ourense hirian mundu osoko 200 idazle inguru elkartuko dira bakearen, adierazpen askatasunaren eta idazleen jazarpenari buruz mintzatzeko.

Ohikoa den bezala sortzaileek dituzten oztopoak aztertuko dituzte mahaikideek, eta bereziki  Ekialde Hurbileko egoera, Asian, Errusian, Afrikan edo Latin Amerikan, mendebaldeko herrialdeetako zelatatze-legeak, eta idazle eta kazetarien kasu zehatzak.

PENek adierazi digun bezala, “Lan berezia prestatu du Euskal PENek 2016 gurean izaten ari den garrantziari buruz, hizkuntzaren inguruan Donostiako Kultur Hiriburuan antolaturiko ekimenak, Ama Hizkuntzaren Egunarekin prestatutakoetatik abiatu eta abenduan egingo den kongresuraino. Etxeko eta nazioarteko kontuak uztartuz, azken orduko berri pozgarria ere eramango dugu, Euskal PENeko Honorary Member den Adnan Hassanpour kazetari kurdua libre utzi berri baitute Iranen, hamar urte preso –horietako asko heriotzara zigortuta- eman ondotik. Hassanpourren senideekin elkarlanean egon da urteotan, lehendabizi heriotza zigorra bera kentzeko, eta gerora askatasuna lortzeko. PEN Kurduak Turkiako indar polizial eta armatuen eskutik jasandako erasoen aurrean ere elkartasuna adierazi izan diegu”.

Egun dagoen idazle elkarte handiena dela PEN, 160 talde inguru dituena mundu zabalean, eta 25 mila idazle, kazetari, blogari, musikari eta hitzaren lan egiten duten lagun biltzen dituela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button