ESZENA

Euskal musikaren benetako istorioa

Gaur, urtarrilak 4, Markina-Xemeingo frontoian, eta 20:30etik aurrera, Ez Dok Hiru: euskal musikaren benetako istorioa izeneko antzezlana ikusgai izango da, Tartean konpainiaren eskutik.

“Euskal Herriko musikaren altxorrari, gure baitan dugun ondare emozional horri omenaldi txiki bat egin nahi dio modu ikonoklasta batean” esan zuen Patxo Telleriak obra aurkeztu zuten egunean. Proposamen teatral berria, Euskal musikaren benetako istorioa da, eta bertako helburuetariko bat musikaren kontura ondo pasatzea da, musikari errepasoa eginez, beti ere, modu zoroan, ironia eta umorean oinarriturik.

Aurreko lanetan egin izan duten gisan, publiko helduari zuzenduko zaio antzezlan dibertigarria eta umorezkoa, eta euskaraz, nola ez! Patxo Telleriak sortu ditu testuak eta Mikel Martinezek eta Telleriak berak, kasu honetan doktore jakintsu moduan pertsonifikaturik, 200 kantaren zatiak erabiliko dituzte, antzerki jostagarria eskaintzeko, estilo ero, deskonzertante eta irrigarriaren bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button