BESTELAKOAK

Euskal musikagintzaren aldeko sustapena egingo du “Musika Bulegoak”

Atzo, Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak, Euskal Herriko Musika Bulegoako kide diren Amets Rodriguez, Myriam Miranda eta Jabiertxo Andiarenarekin batera, musikagintza sustatzeko Musika Bulegoa proiektu estrategikoa aurkeztu zuen.

Egitasmoa proiektu kulturala da, Euskal Herriko musika-jarduerarekin lotutako eragile guztiak batu nahi ditu, eta besteak beste, honako hauek dira bere helburuak: zerbitzu eta topagune sektoriala eraikitzea, Euskal Herriko musikari kalitate oneko marka eta euskarria ezartzea, eta interes orokorreko proiektu eta ekintzak errazten dituen tresna izatea. Baina horiez gain, Euskal Herriko musika guztiak babestea eta sendotzea, euskarazko musika eta bere ikerketa babestea eta zabaltzea, eta musikari buruzko ezagutza eta prestakuntza ere sustatzea dira dituen beste helburu batzuk.

EHMBE elkartea euskal musika sektorean ordezkatze handia duten lau elkartek osatzen dute: Kultura Live (Euskal Herriko areto pribatuen Elkartea); MIE (Musika Industria Elkartea); Musikari (Euskal Herriko Musikarien Elkartea) eta Musikagileak (Euskal Herriko Musikagileen Elkartea).

Atzoko aurkezpenaren ostean, gaur, Euskal Herriko Musika Bulegoaren aurkezpena egingo da Stage Live aretoan, 19:30ean, musika sektoreko eragileen aurrean. Eta geroago, Hego Haizea eta Ainara Ortega, eta Travellin’ Brothers musika-taldeen kontzertua programatu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button