MUSIKA

Euskal musikagintzako 10 elkarte eta enpresa Cannesera doaz

Sektoreko profesionalentzako topagune izateaz gain, Midemen ezaugarri nagusia musikaren teknologiaren eta komunikabideen etorkizunerako begirada da. Bertako hitzaldi eta mahai inguruetan nazioarte mailako izen esanguratsuak parte hartzen dute, musika merkatuaren joerak aztertu eta etekinik handiena ateratzeko bideak zabalduz.

Edizio honetara, Euskadiko Soinuakekin batera, ondoko enpresa eta elkarteak bertaratuko dira: Agorila, Aus-Art Records, Baga-Biga, Damba-Ganbeluak, EHDE, Elkar, Errabal, Gaztelupeko Hotsak, Sonora Estudios y Munster Records / Vampisoul. Midemek 45. edizioari ekingo dio Cannes hirian (Frantzia) eta Euskadiko musikaren industriak Euskadiko Soinuaken babespean parte hartzen duen 10. urtea da.

Gainera, aurtengoan antolakuntzak euskal artista bat hautatu du azokan kontzertua emateko: Petti. Kantari beratarra izan da hautatua eta hiru kontzertu dauzka lotuta.

Euskadiko Soinuakek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button