MUSIKA

Euskal musika entzungo da Artiumen

Musikaz eta euskaraz gozatzeko asmoz, Gasteizko Artium zentro eta museoak Belarrien Goxoko programa ondu du; hala, gaur bertan, urtarrilak 15, Portugaleten jaiotako Xabi Abarruzaga trikitilariak kontzertua emango du 19:30ean, Auditoriumean.

Antolatzaileen aburuz, “musikak gure erroekin du zerikusia, dudarik gabe pertsonen arteko elkarrizketa eraikitzeko gaitasuna du, ulergarria da, gorputzean sartu, mugiarazi eta emozionatu egiten gaitu, finean, batu eta sentsibilizatu”.

Beste bost emanaldi bildu dituzte programa horren barruan: urtarrilaren 22an, Juan Mari Beltran; otsailaren 5ean, Gabrielen Lekua ikuskizuna; martxoaren 5ean, Sinkro dantza emanaldia; martxoaren 19an, Azaletik Sustraietara (Edorta Jimenezen hitzaldia eta Doro Zobaranen erakustaldia); eta, amaitzeko, apirilaren 2an, Keu Agirretxea musikari lekeitiarra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button