LITERATURA

Euskal literaturari eta askatasunari buruzko topaketa

Eztabaidak literaturarekin programa berriz hasiko da udako tartearen ostean.  Gaur izango da udazkenari begirako lehen saioa Jasone Osoro eta Gotzon Barandiaran idazleen partaidetzarekin. Biok euskaraz idatzitako literaturari eta askatasunari buruz berba egingo dute, eta topaketa Goizalde Landabaso kazetariak moderatuko du.

Jasone Osoro (Elgoibar, 1971) Euskal Idazle Elkarteko lehendakaria da gaur egun. Informazio Zientzietan lizentziatua da eta kazetari gisa egin du lan. 1998an argitaratu zuen bere lehenengo kontakizun liburua, Tentazioak,  eta iaz, XVI. Agustin Zubikarai beka irabazi ostean, 12etan bermuta eleberria argitaratu zuen.

Gotzon Barandiaran (Larrabetzu, 1974) idazleak 2010ean Errotik eleberria argitaratu zuen. Bere poema liburuak honakoak: Arrakalak (2004) eta Katamalo (2008). Kaleratu duen azken lana Gidariaren okerra (Susa) izan da.

Betiko lez, programaren helburua bestelako ikuspegi batetik, letrak eta beste zenbait diziplina bat  lotzea da (arkitektura, musika, bidaiak edo matematikak, besteak beste), edo literaturaren genero batean zentratzea.
Gogoratu, Euskal literatura eta askatasuna topaketa, gaur Bidebarrietako Kulturgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button