LITERATURA

Euskal literaturaren belaunaldiez

Eztabaidak literaturarekin saioa programatu dute gaur. Gaurko saioa  Euskal literatura: Bi begirada, bi belaunaldi izenburupean dator, eta bi belaunaldi ordezkatzen dituzten bi egilerekin, Arantxa Urretabizkaia eta Asier Serrano idazleekin burutuko da. Ohikoa denez, topaketa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin.

Gaurko zita, Arantxa Urretabizkaia idazlearekin eta Asier Serrano idazle eta musikariarekin egingo du Goizalde Landabasok. Biak 2017ko Euskadi Literatur Saridunak dira, euskarazko saiakera (Bidean ikasia) eta literatura (Linbotarrak) modalitateetan, hurrenez hurren.

Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947) euskal letra garaikideetako figura azpimarragarrienetakoa da. Historian Lizentziatua eta Euskaltzaindiako kidea, hainbat komunikabidetan aritzen da. 1972an argitaratu zuen San Pedro bezperaren ondokoak poema luzearekin egin zen ezaguna literaturaren arloan. Harrezkero makina bat lan arrakastatsu izkiriatu ditu.

Asier Serrano (Eibar, 1975) musikaria eta poeta da. Lorelei eta EH Sukarra taldeetan aritu da.Azken urteetan oso produktibo ibili da. Iaz, Euskadi Literatur Saria irabazi zuen Linbotarrak poesia liburuarekin. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button