ARTEA

Irekiak Gallery Weekend ekimenaren hirugarren edizioa, Donostian

Irailaren 14tik 17ra, ateak zabalik izango dituzten galeria askotako arte garaikidea protagonista izango da Donostian. Erakusketak bisitatu ahalko dira modu berezian, eta horretarako, bisita gidatuak egingo dira.

Irekiak Gallery Weekend egitasmoarekin bat egin duten galeriak honako hauek izan dira: Altxerri, Arteko, Arteztu, Cibrián, Ekain eta Villa Magdalena. Horiek sei erakusketa eskainiko dituzte. Tabakalerak ere, Kursaal Kongresu Jauregiaren fatxadan proiektatuko den Gradients obrarekin parte hartuko du.

Irekiak Gallery Weekend egitasmoak “arte garaikidea modu hurbil eta desberdin batean erakustea du xede, eta Donostiako galeriak kultura sortzeko eta sustatzeko espazio gisa aurkeztu nahi ditu, egiten duten lana ikusarazteko eta hedatzeko. Horrez gain, programak bildumazaletasuna arte garaikidearen garapenerako konpromiso gisa erakutsi nahi du, eta aurtengoan, erosketa-sari bat banatuko da Kutxa Fundazioaren eskutik”.

Ekimenaren elementurik azpimarragarriena bisita gidatuak dira. Iazko esperientziako parte-hartzaileek oso modu positiboan baloratu zuten galerietan sartzeko eta erakusketak hain modu desberdinean ezagutzeko aukera. Aurtengo bisita gidatuak (doakoak) bi ibilbidetan antolatu dira, ostiraletik aurrera.

Ekimen hori zertan den jakin nahi baduzue: irekiakgalleryweekend.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button