LITERATURA

Euskal literaturaren azterketa feminista, Zeanurin

Arratiako Andren Jabekuntza Eskolaren programazioaren barruan, Iratxe Retolaza Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak Begiradak zorroztu: euskal literatura eta begirada feministak ikastaroa zuzenduko du Zeanuriko Kultur Etxean, otsailaren 22 eta 23an. Izena emateko azken eguna hilaren 15a izango da.

Iratxe Retolaza adituak zuzenduko duen tailerrak bi helburu ditu: batetik, euskal kulturako zenbait ekarpen jakitera ematea; eta bestetik, ekarpen horrien inguruko begirada feminista izatea. Saioetako partaideek adierazpide kultural eta sozialen bat irakurri, ikusi edo entzun egingo dute, eta horren ostean, testuok interpretetako baliabideak eskainiko dira, eta beti ere,  begirada feministarekin egiteko helburuz.

Iratxe Retolazak hainbat ikastaro eman ditu Arratiako Andren Jabekuntza Eskolaren laguntzarekin. Bera, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta literatura kritikaria da. Gainera, Euskaltzain urgazle da eta Euskaltzaindiako Literatura Ikerketa Batzordean parte hartu du. Bereak dira Egungo euskal eleberriaren historia (2107, EHU) eta Egungo euskal komikiaren historia (2017, EHU).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button