ARTEA

Esklusio-egoeran dauden pertsonak ikusarazteko xedez

Montehermoso kulturuneko ur-biltegian, duela lau urte abiarazitako proiektu artistiko baten azken faseko Invisibilidad Revelada argazki erakusketa paratu da. Otsailaren 17ra arte ikusi ahalko da erakusketa, baliabiderik ez  duten eta gizarte-esklusio egoeran dauden pertsonak agerian uztea helburu duena.

Ikusezintasun partekatua proiektua izan zen abiapuntua, “zeinean kultura eta sorkuntzaren arloko 13 pertsonak hartu baitzuten parte. Ondoren, Ikusezintasun partekatua + lana etorri zen, ahuldade maila handia duten eta gizarte esklusio egoeran dauden pertsonen desiretan zentratua. Orain, amaitzeko, zirkulua ixten da, batzuk besteekin lotuz: artisten taldea eta Harrera Sozialerako Udal Zentroko (CMAS) biztanleak.”

Tokiko artistek CMAS udal aterpean bizi diren pertsonekin egin zituzten hiru lantegitan du oinarri Invisibilidad Revelada erakusketak. Artisten eta esklusio-egoeran dauden pertsonen errealitateen artean “itxuraz amildegi bat dagoen arren, bazen elkarren arteko loturarik, bai kulturan bai bizitzan bizirautea baita kontua”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button