LITERATURA

Euskal literaturako emakume poeten ahots ahaztuak

Euskal literaturako emakume poeten ahots ahaztuak gogora ekarri nahi ditu Andre eta jabe ikuskizunak. Eider Perezek eta Joannes Jauregik antzinako eresietatik hasi eta gaur egungo poetetaraino egingo dute poemez osaturiko bidea. Hitzordua Oreretako Mikelazulon izango da, igandean, 18:00etan.

Ikuskizunak antzinako kantuetatik hasi, Bizenta Mogel, Emakume Abertzale Batzako andereak eta gaur egungo poetak aztertu eta haizatuko ditu, euskal emakume poeten bizitzak eta ahotsak plazaratzeko asmoz.

Ohiko historiaren gainean beste bat eraiki nahi da, “euskal emakume poeten historiaren proposamen bat aurkezteko, irudiaren, antzerkiaren eta errezitaldiaren bitartez”.

Musikak lagunduta oharkabean igaro diren ahotsak ezagutu eta gozatzeko aukera izango du ikusleak, igandean, Mikelazulon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button