LITERATURA

“Euskal Literatura eta Memoria” mintegia

Memoria historikoak euskal literaturan utzitako arrastoa aztertzeko xedez, Bilbao 700 Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak jardunaldi berezia antolatu dute azaroaren 20an, goiz osoan. Jardunaldi horretan, hainbat kultura-adierazpidetako berrogeita hamar bat adituk ere parte hartuko dute.

Euskal Literatura eta Memoria izenburuaren ildotik, “euskal literaturak 1936ko gerrari eta Francoren diktadurari lotutako gure memoria historikoa zelan islatu duen argitzen ahaleginduko gara. Izan ere, literaturak, askotan, errealitate- txatalez irudikatzen du iragana, historiak ez bezala, sekula ere bakarra ez den historiak ez bezala. Horrela, literaturaren bidez, Historiak (letra larriz idatzita) nekez kontatuko dizkigun errealitate batzuen berri izan dezakegu. Hala eta guztiz ere, historiarekin gertatzen den moduan, memoriak ere hutsarteak eta gabeziak izan ditzake.”

Datu argigarriak  Mª José Olaziregik, Euskal Filologiako doktore eta EHUko Euskal Literaturako irakasleak emango ditu, berak burutuko duen Egungo euskal literatura, memorien gotorleku hitzaldiaren bidez. Horren ostean, galderen tartea zabalduko da, eta atseden laburraren ostean mahai-ingurua izango da honoako adituekin: Aingeru Epaltza, idazle eta itzultzailea; Ana Urkiza, idazle eta itzultzailea; eta Patxi Zubizarreta idazlea. Igone Etxebarriak, Labayru Fundazioaren zuzendariorde eta mintegiaren koordinatzaileak, moderatzaile-lanetan arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button