LITERATURA

Liburuen kritika guztiak

Susa argitaletxeak 2001ean sortutako Kritiken Hemerotekan 7.000 liburu kritika batu ditu dagoeneko.

Horretaz arduratzen den taldearen emailuan hala adierazita dago: “Astero argitaratzen diren kritika berriak biltzeari ekin genionetik gure literaturaren ekosisteman -argitaletxeak, idazleak, irakurle taldeak…- funtsezkoa bilakatu den tresna da Kritiken hemeroteka.
2011. urteko maiatzean 5.000 batu genituela kontatzen genuen orduko Literatur Emailuan, eta azken 7 urteotan beste 2.000 liburu kritika gehitu dizkiogu hemerotekari, horietarik 389 itzulpenei buruzkoak dira eta gainontzeko 1611 sortzezkoak.
Hedabideka sailkatuta; azken zazpi urteotan Berria egunkariko 440 liburu kritika jaso ditugu, Vocento taldeko egunkarietan 344, Argia aldizkarikoak 263, Garan 196 eta beste 160 liburu kritika Deia eta Noticias taldeko egunkarietan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button