LITERATURA

Euskal Literatur Kritika eta Genero Ikerketak

Eibarko Markeskoa Jauregian, eta Udako Ikastaroak ekimenaren barruan, atzo eta gaur, Euskal Literatur Kritika eta Genero Ikerketak izeneko ikastaroa burutzen ari da.

Ikastaro honek literaturazaleak Literatur Teoria eta Kritika Feministara hurbiltzea du helburu nagusia.

Egun horietan, “Literatur Teoria Feministaren korronteak eta joerak aurkeztuko dira, eta aldi berean, euskal literaturaren esparruan Literatur Kritika Feministak eginiko urratsen berri emango da. Beste aldetik, euskal literatur esparruaren alderdi zenbait Literatur Kritika Feministaren ikuspegitik aztertuko dira: bitartekaritza (literatura kritika prentsan), egiletza, tematikak, testuaren errepresentazioak… Eta azkenik, idazleen esperientziak ezagutzeko aukera izango da, haien lekukotzak mahai-inguru batean entzunez”.

Bertan arituko diren adituak honakoak dituzue: Amaia Alvarez, Katixa Dolhare, Ibon Egaña, Iratxe Esparza, Oier Guillan, Laura Mintegi Lakarra, Iratxe Retolaza, Eider Rodriguez, Amaia Serrano, Arantza Urretabizkaia.

Ikastaroan sakontzeko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button