LITERATURA

“Euskal Liburuaren Gaua” datorren astean

Euskal Liburuaren Gaua ekitaldia ospatu da azken bost urteetan, euskal liburugintzaren eragile esanguratsuenetakoak diren bost elkarteren (EEE, Euskal Editoreen Elkarteak; EIE, Euskal Idazleen Elkarteak; APIE-EIEP, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak; EIZIE, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkarteak eta Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkarteak) laguntzarekin.

Aurten ere antolatu dute ekitaldia, eta, urtero bezala, Dabilen elea saria emango dute bere baitan, euskal liburugintzan egindako ibilbide jakin bati errekonozimendu publikoa egiteko.

Hilaren 19an izango da hori, ostegunarekin, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan, 19:00etan hasita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button